MILA ESKER!

Euskadiko “Musikari Gazteen” X. Lehiaketari agurra eman diogu (ez guztiz! urtean zehar sarituekin kontaktuan jarriko gara Musikeneko masterclass-ak eta Euskadiko Orkestrarekin ekitaldiak antolatzeko) eta lehenik eta behin: ZORIONAK ETA MILA ESKER GUZTIOI! Hasteko kolaboratzaileei, egun hauetan muxutruk irribarre batekin lagundu diguten guraso, irakasle, ikasle eta laguntzeko prest zegoen edonori. Zorionak parte hartzaile guztioi, egindako lana meritu handikoa izan delako eta azkenik mila esker bihotzez Lehiaketan sinistu duzuen guztioi, zuen interesarekin aurrera gogo handiz jarraitzeko motibazio zaretelako.

Egun hauetan edozein argazki, bideo edo dena delakorik atera duzuen guztioi info@jmeuskadi.com korreo elektronikora bidaltzea eskatzen dizuegu, bai argazkiak atxikituz edo wetransfer bidez bidaliz. “MULTIMEDIA” sailan joango gara argazki guzti horiek igotzen zuentzat.

MILA ESKER ETA HURRENGO URTERARTE!

Anuncios

INFORMAZIO ETA AHOLKUAK

2 egun soilik falta dira Lehiaketarako! Hemen dituzue zenbait aholku eta informazio:

Mila esker parte hartzeagatik eta zure eta zuen adiskideen emanaldietaz gozatzea espero dugu!

HARPA ETA PIANOA PROBATU

Harpa eta piano modalitateetan parte hartuko dutenek Lehiaketa ospatuko den instrumentuetan entsaiatzeko aukera izango dute honako ordutegi tarteetan:

PIANOA: Martxoak 12 larunbata eguerdiko 13etatik arratsaldeko 16etara (ESCUDERO ARETOA)

HARPA: Martxoak 12 larunbata eguerdiko 14etatik arratsaldeko 15:30etara (1go AULA)

Entsegua GEHIENEZ 15 MINUTUKOA izango da partaide bakoitzarentzat eta apuntatzeko info@jmeuskadi.com korreo elektronikora idatzi beharko da, antolakuntzak parte hartzaileari entsegu ordutegi tarte jakin bat jakinaraziko diolarik.

 

SARI GEHIAGO!

Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketak eta EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK 2016ko Urtarrilaren 26an adostutako lankidetzarako akordioan hitzartu den bezala, honako Sariak eskainiko dira:

MUSIKA ESPERIENTZIA  1go Saria irabazten dutenentzat:

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren entseguetara joateko aukera berezia
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu baten froga akustikora joateko aukera berezia
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua hasi baino lehen backstage-an musikariekin topaketa berezia bizitzeko aukera

Musika Esperientzia honen data zehatzak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketak adostuko dute.

OHIKO GALDERAK

Argibide izango diren galdera hauek prestatu ditugu azken egunetan jaso ditugun zalantzak direla eta:

  • A Kategorian aurkeztu naiteke 3 obra interpretatuz eta guztira 5 minutu bakarrik parte hartuz? BAI, gehienez 25 minutu interpretatu dezakezu, baina ez dago iraupen minimorik.
  • 11 urterekin aurkeztu naiteke Lehiaketara? BAI, 2016. urtean 12 urte betetzen badituzu
  • Zenbat ordaindu beharko du 2 modalitateetan bai bakarka zein taldeka parte hartzen duen parte hartzaile batek? 20 euro, taldekako izen-ematea 60 euroko ordainketa bakarra gauzatu behar delako eta talde horretako kide bakoitzak zenbat ordaindu behar duen zuen kontua da…
  • Kategoria ezberdinetan parte hartu behar duten 15 urteko 2 parte hartzaile egon liteke? BAI, batek Lehiaketa baino lehen 15 urte bete ditzake eta besteak nahiz eta 15 urte eduki Lehiaketan, 2016. urtean 16 urte beteko dituenez, nahitaez A Kategoriara aurkeztu beharko da.
  • Aurreko edizioetan 1go Saria irabazita, Lehiaketara berriz ere aurkezteko aukera dut? BAI, irabazi zenuen Kategorian ez, baina bai beste Kategoria batean (B Kategorian irabazi bazenuen eta A Kategorian aurkezteko baldintzak betetzen badituzu…aurrera!)
  • B Kategorian aurkeztu naiteke 20 minutu interpretatuz? BAI, baina gehienez adierazita dagoen iraupenetik 5 minutu gainditzen dituzu, orduan Epaimahaiak zu zigortzeko aukera izan dezake
  • Adin ezberdineko talde bat gara, zein Kategoriatan aurkeztu gaitezke? 2016. urtean beteko dituzuen adinak kontutan izanda, taldearen bataz besteko adina kalkulatu beharko duzue. Bataz besteko adin honek A Kategorian ezin du 20 urteak gainditu eta B Kategorian 16 urteak.
  • Talde bat gara eta ez dakigu nola bete izen-ematea, behin bakarrik bete behar dugu? EZ, taldeko kide bakoitzak bere formularioa eta NAN dokumentua bidali beharko ditu. Ordainketa agiria eta partiturak taldeko kide batek bidaltzearekin nahikoa da, guztiek ez duzue bidali behar.

Galdera edo zalantza gehiago suertatzen badira, galdera zerrendan gehitzen joango gara

AURTEN OPARIAK!

Aurtengo ediziotik aurrera Lehiaketan parte hartzeagatik parte-hartzaile guztiek izen-ematean kuota txiki bat ordaindu behar dutenez, sari nagusietaz aparte, parte-hartzaile GUZTIEI Lehiaketa egunean opari batzuk eskainiko zaizkizuela jakinarazi nahi dizuegu. Ea animatzen zareten parte hartzen! Izen-ematea 12 egunetan bukatzen baita!

LOGO BERRIA!

Eneas Ribelles, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko ikasle ohia da eta berak ideiatu du Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketako logoa. Gustokoa izango delakoan, zuen iritzia jaso nahi dugu. Hemendik gutxira…Kartelak!