IZEN-EMATEA

IZENA EMATEKO EPEA: 2026ko urtarrilaren 8tik – 31ra

Inprimaki berean, eskatzen diren datu pertsonalak eta errepertorioko datuak emateaz gain, honako dokumentu hauek erantsi beharko dira:

– Nortasun-agiriaren, pasaportearen edo familia-liburuaren kopia eskaneatua, lehiakideen jaiotze-data adierazita.

– Ikastetxeko matrikulazio-ziurtagiria, 2025-26 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak sinatua eta zigilatua.

INSKRIPZIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK

  • Izena emateko inprimakia  IKASGUNEAren orrira eramango zaituzte, handik egingo baita inskripzioa.
  • Ikasgunean sartzeko, gako propioak erabili behar dira. Gakorik izan ezean, erregistratu egin behar duzue.
  • IKASGUNEAren orrialdean sartu ondoren, sakatu SARBIDE FROGAK – LEHIAKETAK erlaitzean.
  • Ahal dela, chrome nabigatzailea erabili.
  • Atalak atalean (interpretatu beharreko obrak) ezin da # «^ ‘* eta antzeko ikurrik sartu.
  • Obren iraupenak minutu osoetan sartu behar dira, segundurik gabe. –
  • Erantsitako dokumentuak: atal bakoitzean dokumentu bakarra erantsi daiteke. NANaren bi aldeek pdf edo jpg fitxategi berean egon beharko dute.
  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikastetxeetako matrikula-ziurtagiriak Ikasgunean deskarga daitezke (ordu batzuk behar dira) inskripzioan eransteko. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango zigilua eta sinadura.

Izena emateko arazorik izanez gero, «ohiko galderak» atala begiratu edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:

cjmeuskadi@gmail.com