IZENA EMATEKO EPEA: 2023ko Urtarrileko 9tik – 31ra
Inprimaki berean, eskatzen diren datu pertsonalak eta errepertorioko datuak emateaz gain, honako dokumentu hauek erantsi beharko dira:
– Nortasun-agiriaren, pasaportearen edo familia-liburuaren kopia eskaneatua, lehiakideen jaiotze-data adierazita.
– Ikastetxeko matrikulazio-ziurtagiria, 2020-21 ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak sinatua eta zigilatua.
INSKRIPZIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK
- Izena emateko inprimakia IKASGUNEAren orrira eramango zaituzte, handik egingo baita inskripzioa.
- Ikasgunean sartzeko, gako propioak erabili behar dira. Gakorik izan ezean, erregistratu egin behar duzue.
- IKASGUNEAren orrialdean sartu ondoren, sakatu SARBIDE FROGAK – LEHIAKETAK erlaitzean.
- Ahal dela, chrome nabigatzailea erabili.
- Atalak atalean (interpretatu beharreko obrak) ezin da # «^ ‘* eta antzeko ikurrik sartu.
- Obren iraupenak minutu osoetan sartu behar dira, segundurik gabe. –
- Erantsitako dokumentuak: atal bakoitzean dokumentu bakarra erantsi daiteke. NANaren bi aldeek pdf edo jpg fitxategi berean egon beharko dute.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ikastetxeetako matrikula-ziurtagiriak Ikasgunean deskarga daitezke (ordu batzuk behar dira) inskripzioan eransteko. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango zigilua eta sinadura.
Izena emateko arazorik izanez gero, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: