SARIAK

2016ko Urtarrilaren 15ean adostutako lankidetzarako akordioan hitzartu zen bezala, honako Sariak eskainiko dira:

A KATEGORIA (19 urterarte)

  1. Modalitate bakoitzeko 1go eta 2. Saria lortzen dutenek MUSIKENEko bere espezialitateko irakaslearen Eskola Magistrala jasoko dute (Musikene eta Saria lortzen duen pertsonaren artean adostuko da data)
  2. Epaimahaiak Sari berezi bat eman ahal izango dio Arku, Jazz eta Musika Modernoa, Perkusioa, Haize Egurra eta Metalezko instrumentuetan Lehiaketan maila altua erakusteagatik nabarmendu den parte-hartzaileari MUSIKENEko Orkestra, Banda edo Big Band-aren topaketa batean parte hartzeko aukera izango duelarik (Musikenek adostuko du data)

B KATEGORIA (15 urterarte)

  1. Modalitate bakoitzeko 1go eta 2. Saria jasotzen dutenek MUSIKENEko bere espezialitateko irakaslearen Eskola Magistral batera entzule moduan joateko aukera izango du (Musikenek adostuko du data)

 

Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketak eta EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK 2016ko Urtarrilaren 26an adostutako lankidetzarako akordioan hitzartu zen bezala, honako Sariak eskainiko dira:

MUSIKA ESPERIENTZIA  1go Saria irabazten dutenentzat:

  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren entseguetara joateko aukera berezia
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu baten froga akustikora joateko aukera berezia
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua hasi baino lehen backstage-an musikariekin topaketa berezia bizitzeko aukera

Musika Esperientziahonen data zehatzak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketak adostuko dute.

 

MECCA RECORDING STUDIOren bitartez, 1go Saridun guztiek grabaketa saio didaktiko bat jasoko dute Oiartzungo grabaketa estudioan, akustika, instrumentu bakoitzaren ezaugarriak eta grabaketa batek suposatzen dituen zeregin guztiak aztertuz.

Anuncios