SEGURTASUN- ETA HIGIENE-NEURRI BEREZIAK Pandemia-aldi honen barruan lehiaketa behar bezala garatzen dela bermatzeko, lehiaketaren antolakuntzak horrelako jarduerak egiteko eskatzen diren segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuko ditu, hala nola gela hidroalkoholikoen edo desinfektatzaileen banatzaileak jartzea, erabilera komuneko guneak eta kontaktu-azalera ohikoenak garbitzea eta desinfektatzea indartzea, eta instalazioak aldian behin behar den denboraz aireztatzea, airea berriztu ahal izateko. Halaber, espazio berberetan pertsona askok bat egiteko arriskua saihesteko eta gutxieneko segurtasun-distantziak errespetatzeko, lehiaketa bi asteburutan egingo da: APIRILAK 16, 17 eta 18 Akordeoia, Jazz eta Musika Modernoa, Konposizioa, Perkusioa, Harizko musika tresnak, Haize egurra eta Tekla APIRILAK 23 eta 24 Kantua, Haize-metala, Zuzendari gabeko talde instrumentalak eta/edo bokalak eta Gitarra, harpa eta hari pultsatu musika tresnak APIRILAK 25 Sari banaketa |
1.- PARTE-HARTZAILEAK
1.1.- 2020-2021 ikasturtean edozein Musika Kontserbatorio, Oinarrizko edo Lanbide ikasketen Onartutako Ikastetxean, edo Euskadiko edozein Musika Eskola batean izena eman duen edozein ikaslek Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du. 1.2.- Lehiaketako aurreko edizioetan 1. Saria irabazi duten lehiakideek ezin izango dute hurrengo edizioetako kategoria berdinean parte hartu (Talde instrumental eta bokaleko modalitateetan izan ezik, irabazleak beste talde ezberdin batekin aurkezteko aukera izango duela). 1.3.- Parte-hartzaileek, bere izena ematearekin, oinarri guzti hauek bere osotasunean onartzen dituzte eta horrez gain, datuak erabiltzeko baimena ere emango dute ondorengo baldintza hauetan: – Ikaslearen irudia edo ikaslearen gaineko bestelako informazioa argitaratzeko, EMGLarekin lotuta dauden heinean, proiektuari zabalpena emateko. – EMGLarekin lotura duten jarduera eta ekitaldien inguruko informazioa bidaltzeko. – Ikaslea agertzen den EMGLko irudi edo bideoak argitaratzeko, prentsa, irrati nahiz telebistako komunikabideetan. – Bideoak eta irudiak EMGLaren sare sozialetan eta webgunean argitaratzeko, eta gorde egingo dira horiek ezabatzeko eskatzen ez den bitartean. |
2.- KATEGORIAK
Lehiaketan parte hartzeko gutxieneko adin absolutua 12 urtekoa da (2009 jaioturtea) 2.1.- Parte-hartzaileen adinaren arabera, 4 kategoriatan banatuko da Lehiaketa: a) Espezialitate guztiak, Kantua, Jazz eta Musika Modernoa, Talde Instrumentalak eta/edo bokalak eta Konposizioa izan ezik: A KATEGORIA: 19 urterarte B KATEGORIA: 15 urterarte b) Kantua, Jazz eta Musika Modernoa: A KATEGORIA: 25 urterarte B KATEGORIA: 19 urterarte c) Zuzendari gabeko Talde Instrumentalak eta/edo Bokalak: A KATEGORIA: 19 urterarte (Taldearen batez besteko adina) B KATEGORIA: 17 urterarte (Taldearen batez besteko adina) d) Konposizioa: C KATEGORIA BAKARRA: 20 urterarte 2.2.- Parte-hartzaileen adina neurtzeko, lehiaketaren urte naturalean beteko duena erabiliko da (edizio honetan A Kategoriarako 2002. urtetik aurrera jaiotakoak (urtea barne) eta B Kategoriarako 2006.urtetik urrera jaiotakoak (urtea barne). Talde instrumental eta bokaletan, adina, talde horren parte-hartzaile guztien batezbestekoarena izango da. |
3.– ESPEZIALITATEAK
3.1.- Espezialitate guztietan parte-hartzea bakarkakoa izango da, Zuzendari gabeko Talde instrumentalak eta/edo bokalak izan ezik. Honetan, gutxienez bi partaidekoa izango da. Jazz eta Musika Modernoko espezialitatean, bakarka edo taldean parte hartu ahal izango dute. 4. ERREPERTORIOA 4.1.- A KATEGORIA: Errepertorioa aukera askekoa izango da, eta gutxienez estilo desberdineko 3 obra edo mugimendu solteak interpretatuz. Jotzeko gehieneko denbora 25 minutukoa izango da. Taldekako espezialitateetan, talde bakoitzak estilo desberdineko 2 edo 3 obra edo mugimendu interpretatu beharko ditu. Jotzeko gehieneko denbora 25 minutukoa izango da. Kantu espezialitatean 4 obra libre abestuko dira, gutxienez 2 hizkuntza desberdinetan. Abesteko gehieneko denbora 25 minutukoa izango da. Jazz eta Musika Moderno espezialitatean taldearen eraketa eta errepertorioa librea izango dira. Azkenengo hau, inprobisazioak, estandar egokituak, eta norberaren konposizioak izan daitezke. Jotzeko gehieneko denbora 25 minutukoa izango da. 4.2.- B KATEGORIA: Errepertorioa aukera askekoa izango da, eta gutxienez estilo desberdineko 2 obra edo mugimendu solteak interpretatuz. Jotzeko gehieneko denbora 15 minutukoa izango da. Taldekako modalitateetan, talde bakoitzak estilo ezberdinetako 2 edo 3 obra edo mugimendu interpretatu beharko ditu. Jotzeko gehieneko denbora 15 minutukoa izango da. Kantu espezialitatean 3 obra libre abestuko dira, gutxienez 2 hizkuntza desberdinetan. Abesteko gehieneko denbora 15 minutukoa izango da. Jazz eta Musika Moderno espezialitatean taldearen eraketa eta errepertorioa librea izango dira. Azkenengo hau, inprobisazioak, estandar egokituak, eta norberaren konposizioak izan daitezke. Jotzeko gehieneko denbora 15 minutukoa izango da. 4.3.- Akonpainamendua duten obrak piano-jotzaile laguntzailearekin interpretatu behar izango dira. Piano-jotzaile laguntzailea, parte-hartzaileak berak eraman beharko du. 4.4.– C KATEGORIA. KONPOSIZIOA: Gehienez 6 orduko epe batean, parte-hartzaileak aurretik epaimahaiak eskainitako hasiera tematiko batean oinarrituta, modu koral, asmaketa, suite edo lied bateko obra bat konposatu beharko du. Lehiaketaren unean, zozketaren bitartez, epaimahaiak musika-forma erabakiko du. 4.5.- Espezialitateren batean parte hartzaile kopurua 5 kide baino gutxiagokoa baldin bada, ez da espezialitateko epaimahai bat osatuko, eratutako beste epaimahai batean txertatuko da modalitate hau. Era berean, Lehiaketaren iraupen laburra kontutan hartuta, partehartzea handiegia baldin bada, Lehiaketako Antolatzaileek beharrezko neurriak har ditzakete, Lehiaketa bere onean bideratu ahal izateko. Hala balitz, edozein aldaketa garaiz ohartaraziko da. |
5.- IZEN-EMATEA
5.1.- Lehiaketan gehienez 2 espezialitateetan eman ahal izango da izena. Nolanahi ere, lehiakide edo talde bera ezin izango da kategoria batera baino gehiagora aurkeztu espezialitate beraren barruan. Hala balitz, espezialitate bakoitzeko izen-emate bat bete beharko luke, 2 modalitateetan parte hartzen duenak 2 izen-emate osatuz. MATRIKULA EGITEKO EPEA 2021EKO OTSAILAREN 1ETIK 16RA (BIAK BARNE) IZANGO DA. MATRIKULA MODU TELEMATIKOAN BAINO EZ DA EGINGO, ORRI HONETAN BERTAN SARTUKO DUGUN INPRIMAKIA BETEZ. FORMULARIOA ETA HURA OSATZEKO AZALPENAK OTSAILAREN 1EAN BERTAN AKTIBATUKO DIRA. 5.4.- 20€-ko matrikula ezartzen da banakako espezialitateetarako eta 60€ -koa taldekako espezialitateetarako. |
7.- PROBAK
7.1.- Espezialitate guztiak proba bakarrekoak izango dira. 7.2.- Interpretazioak hasteko ordena “V” letra izango da. (urtero Hezkuntza, Hizkuntza-Politika eta Kultura Sailak garatzen duen zozketak zehaztuta) espezialitate guztietan konposizioan izan ezik. 7.3.- Probaren hasieraren ordutegia parte-hartzaile kopuruaren arabera izango da, eta Antolakuntzak lehiaketaren webgunean behar besteko aurrerapenarekin adieraziko du. 7.4.- Berotzeko gelak eskuragai izango dira behar dutenentzat. Pandemia-egoera dela eta, parte-hartzaile bakoitzarentzat ezarritako ordutegian esleitutakoak baino ezin izango dira erabili. 7.5.- Probak irekiak eta publikoak izango dira, edukiera mugatuarekin Konposizioarena izan ezik, hau itxian izango baita. Ezarritako edukiera gaindituz gero, Antolakuntzak aretoa husteko eskatu ahal izango du. 7.6.- Parte-hartzearen unean, interpretatu beharreko obren hiru kopia emango dizkiote parte-hartzaileek epaimahaiari. 7.7.- Antolatzaileek behar diren neurriak hartu ahal izango ditu lehiaketa hobeto garatzeko, sor daitezkeen ezustekoen arabera. |
8. SARIAK
8.1.- Parte hartzen duten guztiek bere parte hartzearen Diploma bat jasoko dute. 8.2.- Espezialitate eta kategoria bakoitzean 3 sari emango dira: 1. Saria, 2. Saria eta Aipamen Berezia. 8.3.- Epaimahaikideek sariren bat eman barik utzi ahal izango dute. Sariak ex-aequo izan daitezke, eta zati berdinetan banatuko dira sarituen artean. 8.4.- Epaimahaiaren erabakia lehiaketaren egun bakoitzeko azken orduan jakinaraziko da webgune ofizialean. SARIAK “A” KATEGORIA (19 urterarte) Kategoria honetako sariak, hauek izango dira: Espezialitate bakoitzeko 1. eta 2. Sariak
Espezialitate bakoitzeko 1. Saria – Materiala erosteko bonoa: 100 euro banakako kategorietan eta 300 euro taldekako kategorietan. Arku espezialitateko 1. Saria
Haize-Egurra, Haize-Metala eta Perkusio espezialitateetako 1. Saria
Piano espezialitateko 1. Saria
Tekla, Akordeoia, Gitarra, Hari pultsatua, Perkusioa, Kantua eta Jazz eta Musika Modernoa espezialitateetako 1. Saria:
Lehiaketaren antolatzaileek, pandemia dela eta, Orkestraren programazioaren egoera nola aurkitzen den ikusita, sari berezia eman ahal izango diote lehiaketan erakutsitako musika-maila altuagatik nabarmentzen den parte-hartzaileari. Saria bakarlari gisa Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera emanaldi batean jotzea izango da (data BOSek erabakiko du). “B” KATEGORIA (15 urterarte) Kategoria honetako sariak, hauek izango dira: Espezialitate bakoitzeko 1. eta 2. Sariak – Diploma – Musikeneko bere espezialitateko irakaslearekin entzule izatea klase batean (data Musikenek erabakiko du). Espezialitate bakoitzeko 1. Saria – Materiala erosteko bonoa: 100 euro banakako kategorietan eta 300 euro taldekako kategorietan. |
9.- BALORAZIO IRIZPIDEAK
9.1.- Espezialitate guztietan, Konposizioan ezik, partehartzaileen balorazioak egiteko, honako irizpideak jarraituko dira:
9.2.- Konposizioan: Aurkeztutako obraren bereiztasunak, berrikuntzak eta halakoak ere neurtuko dira, alegia:
|
10.- JABETZA INTELEKTUALA
Deialdi honetan sariak jasotzen dituzten lanen konpositoreek EAEren Administrazio Orokorrari lagako dizkiote produkzioaren jatorrizko formatua, erreprodukzio-eskubidea, banaketa-eskubidea eta komunikazio publikoaren eskubidea; horrez gain, lanak edozein motatako euskarritan editatu, kopiatu edo erreproduzitu ahal izango dira, eta dohainik banatu eta/edo interpretatu ahal izango dira. Saritutako parte-hartzaileen probak eta ondorengo emanaldiak edozein bitarteko tekniko erabiliz grabatu eta hedatu ahal izango dira. Material horiek, nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren jabetzakoak izango dira. Hezkuntza Sailak beretzat harturik dauka lehiaketan parte hartzen duten ikasleak azaltzen diren ikus-entzunezko materiala erabiltzeko eskubidea (estatuan zein nazioartean), dela EMGLari bultzada edota publizitatea emateko, dela Sailari egoki iruditzen zaion beste edozertan kanpoan erabiltzeko edo nahi bezala hedatzeko. |
11.- EPAIMAHAIA
Lehiaketaren Epaimahaia musika interpretazio eta irakaskuntzako pertsona nabarmenek osatuko dute. Lehiaketaren antolatzaileek lehiaketaren webgunean jakinaraziko dute epaimahaiaren behin betiko osaera, behar besteko aurrerapenarekin. Froga guztiak bukatu ondoren, Epaimahaiak bere erabakiak azalduko ditu, bere erabakiak apelaezinak izanez. 12.- FROGAK NOIZ ETA NON Espazio berberetan pertsona askok bat egiteko arriskua saihesteko eta gutxieneko segurtasun-distantziak errespetatzeko, lehiaketa bi asteburutan egingo da: APIRILAK 16, 17 eta 18 Akordeoia, Jazz eta Musika Modernoa, Konposizioa, Perkusioa, Harizko musika tresnak, Haize egurra eta Tekla APIRILAK 23 eta 24 Kantua, Haize-metala, Zuzendari gabeko talde instrumentalak eta/edo bokalak eta Gitarra, harpa eta hari pultsatu musika tresnak LEHIAKETAKO LEKUA: “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorio Profesionala. Ibarrekolanda Plaza, 7 – 48015 Bilbo SARI BANAKETA ETA SARITUEN KONTZERTUA: 2021ko APIRILAREN 25ean, 12:00etan “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioko auditorioan. Saritu guztientzat Sari-banaketara joatea derrigorrezkoa da. Sari-banaketa amaitu ondoren, SARITUEN KONTZERTUA ospatuko da Epaimahaiak aldez aurretik aukeratutako sarituen eskutik.
SEGURTASUN- ETA HIGIENE-NEURRI BEREZIAK
|