Zein da gutxieneko adina lehiaketan parte hartzeko?
12 urte (2014. urtean jaioak) bi kategorietarako.
Zein da lehiaketan parte hartzeko adin muga?
A kategoria: 2026. urtean 19 urte betetzen dituzten partaideak. Aldiz, «Kantu», «jazz eta musika modernoa» espezialitateetan adin muga 25 urtekoa da.
B kategoria: 2025. urtean 17 urte betetzen dituzten partaideak. Aldiz, «Kantu», «jazz eta musika modernoa» espezialitateetan adin muga 19 urtekoa da.
«Zuzendaririk gabeko talde instrumentalak eta/edo bokalak» (ganbera musika) espezialitatean taldearen batez-besteko adina kontuan hartuko da: 19 urte A kategoriarako eta 17 urte B kategoriarako.
«Zuzendaririk gabeko talde instrumentalak eta/edo bokalak» (ganbera Musika) eta «jazz eta musika modernoa» espezialitateetako taldeetan, irakasleek parte hartu ahal dezakete?
Ez. Parte-hartzaile bakoitzaren aukera-berdintasunak errespetatzeko, XIX. ediziotik aurrera (2026), ez da irakasleen parte hartzerik onartuko espezialitate horietan.
Nire izenean egin al dezake nire irakasleak lehiaketan partaidetzaren izen-ematea?
Ez. Zure irakasleak lehiaketara aurkeztu beharreko programa diseinatzen eta prestatzen lagundu ahal izango dizu, baina izen-ematea ikasle bakoitzak berak egin beharko du.
Izena-emate prozesuan, ikasguneak errorea ematen dit obrak sartzerakoan. Zer egin dezaket?
Obren atalean, aplikazioak ez ditu karaktere berezirik onartzen (*, ^, #…); beraz, karaktere horiek erabili gabe bete behar dira, letra eta zenbaki normalekin soilik.
Obren iraupenari dagokionez, minutu eta zenbaki osoetan bakarrik adierazi behar da, segundo eta hamartarrik gabe. Ohiko errore-arrazoia izaten da.