2019.URTEKO LEHIAKETARAKO IZEN-EMATE EPEA IREKI DA!

Hemen duzue datorren urteko XIII Euskadiko “Musikari Gazteen” Lehiaketako aurkezpena! Martxoaren 22tik 24ra ospatuko da Gasteizeko Kontserbatorioan eta izen-emate epea irekia duzue Urtarrilaren 31rarte (barne). Anima zaitezte!

conser.cdr

Anuncios

AURTENGO EPAIMAHAIA

Aurtengo Lehiaketako epaimahaikideak prest ditugu ia bere osotasunean. Hemendik egun gutxitara guztiz itxiko ditugu. “Epaimahaia” atalean ezagutu ditzakezue! Animo azken txanpa honetan!

EUSKADIKO ORKESTRAREKIN MUSIKA ESPERIENTZIA

Iaz 1go Saria irabazi zuten ikasleek Euskadiko Orkestraren entsegu eta kontzertu batetara joan eta musikariekin egoteko aukera hurrengo hilabetean ospatuko dute. Bertan Frank Peter Zimmermann biolinjole handiak Prokofieven Kontzertua eskainiko du eta Robert Treviñok zuzenduko duen egitaraua Xostakovitxen 5. Sinfonia eta Brittenen Sinfonia da Requiem obra entzuteko aukera izango dute Otsailaren 12an entsegua eta handik egun gutxietara kontzertuak. Zorionak eta disfrutatu gertuko esperientzia honetaz! (Gogoratzen dizuegu astebete bakarrik geratzen dela aurtengo ediziorako izen-ematearen epea amaitzeko, anima zaitezte!)

LEHIAKETAREN EDIZIO BERRI BAT!

Hemen dugu Euskadiko “Musikari Gazteen” XII. Lehiaketa! Martxoaren 9tik 11era ospatuko da eta izen-ematearen epea irekita duzue Urtarrilaren 31rarte. IZEN-EMATEA sailean azaldutako argibideak jarraitu izen-ematea behar den bezala gauzatzeko. Anima zaitezte! Zuen musika interpretazioak entzuteko desiotan gaude!

conser.cdr

 

SARITUEN AZKEN ARGAZKIA

Aurtengo edizioa amaituta, parte hartzaile guztiei ESKERRAK eman nahi dizkiegu hiru egun hauetan azaldutako zuen gogo, emozio eta musikarekiko maitasunagatik.

Atzo igandeko AMAIERAKO EKITALDIko argazkia uzten dizuegu.

Egun gutxi barru “MUSIKENE”ko Hall-ean kokaturik zegoen photocall-aren argazkiak igotzen joango gara hemendik.

Bestalde, Irabazleen Kontzertuko argazkiak eta batez ere bideoak baldin badituzue, mesedez wetransfer.com bidez edota pisu gutxiko artxiboak badita zuzenean bidali info@jmeuskadi.com korreora, Lehiaketako YOUTUBE kanalera igotzeko asmoa baitugu.

Bidali duzuen guztia!

SARITUAK - PREMIADOS

Eskerrik asko!

Hurrengo ediziorarte!

 

 

AZKEN UNEKO INFORMAZIOA

3  egun soilik falta dira Lehiaketarako! Hemen dituzue zenbait aholku eta informazio:

  • “MUSIKENE”ren kokalekua (Europa Plaza, 2) https://www.google.es/maps/place/Musikene+Centro+Superior+de+M%C3%BAsica+del+Pa%C3%ADs+Vasco/@43.3086261,-2.0113891,17z/data=!3m1!4b1!4m5!3m4!1s0xd51baa8873fe2f3:0xe64b5129c0eb023a!8m2!3d43.3086261!4d-2.0092004
  • Antolakuntzak ezarritako Beroketa ORDUTEGIA BAINO LEHENAGO etortzea gomendatzen da denborarekin larri ez ibiltzeko. “Musikene”ko Sarreran kokatuko den ongi etorriko mahaian zuen izena eman beharko duzue.
  • LEHIAKETA GUZTIZ IREKIA da, partaidearen emanaldia bukatzean, lasai asko sar zaitezkete hurrengoa entzuteko.
  • Kategoria eta Modalitate bakoitzaren EMAITZAK web orriko “SARIAK” atalean iragarriko dira Epaimahaiak erabaki bezain laster. Halere, Kategoria eta Modalitatea amaitu arte gera zaitezkete epaimahaiarekin zuen emanaldiaren nondik norakoak komentatzeko.
  • SARIDUN GUZTIAK (1ºgo, 2. eta Ohorezko Aipamenak) “MUSIKENE”-n igandeko eguerdiko 12etan ospatuko den SARI BANAKETARA DERRIGORREZ joan behar dira. 
  • Larunbat gauean IRABAZLEEN KONTZERTUAren egitaraua antolatuko da, 1go Saridun guztietatik, soilik epaimahaiak aukeratutakoari telefonoz deituko zaio, igandean zer interpretatu behar duen eta entseguaren plana adieraziz (goizeko 10etatik 11:30etara aretoa guztiz libre uzteko 12etako Ekitaldirako).

Mila esker parte hartzeagatik eta zure eta zuen adiskideen emanaldietaz gozatzea espero dugu!

2017ko LEHIAKETA GUREKIN!

Hemen dugu Euskadiko “Musikari Gazteen” XI. Lehiaketa! Martxoaren 17tik 19ra ospatuko da eta izen-ematearen epea irekita duzue Urtarrilaren 31rarte. IZEN-EMATEA sailean azaldutako argibideak jarraitu izen-ematea behar den bezala gauzatzeko. Anima zaitezte! Zuen musika interpretazioak entzuteko desiotan gaude!

conser.cdr

 

SARITU GUZTIEN ARGAZKIA

Hemen duzue Euskadiko “Musikari Gazteen” X. Lehiaketako saritu guztien argazkia (DIARIO VASCOko JOSE USOZ argazkilariari esker).

FOTO DE FAMILIA

“Multimedia” atalean argazkiak pixkanaka igotzen joan gaitezen, zuenak bidaltzera animatzen zaituztegu.

MILA ESKER!